Artetxe eta Elolak ezin izan diete Senar eta Garmendiari aurre hartu

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 27a, 10:01

Intzako lehenengo mailako taldeak ez du garaipena eskuratzea lortu. Bigarrenak, aldiz, erraz irabazi dio Zumaiari

Michelingo frontoian jokatu dituzte partidak Intzako pilotariek, asteburuan. Lehenengo taldeak, ezin izan dio aurre hartu Lazkaori, baina bigarrenak, berriz, aise irabazi dio Zumaiari.

Artetxe eta Elolak aurretik abiatu dute norgehiagoka, eta garaile mantendu dira partida erdialdera arte. "Serio" aritu dira jokoan, eta aurkarien akatsak baliatu dituzte aurretik mantentzeko. Partiduaren erdialdean, ordea, markagailuan 13 eta 15 aurreratu zitzaizkien Senar eta Garmendia lasarteoriatarrei, eta hortik aurrera, 15na berdintzea lortu bazuten ere, ezin izan zioten garaipenari eutsi. Tanto luze baten ostean, nagusi izan dira lazkaotarrak, eta erraz iritsi dira 22ra.

Zumaiaren aurka, irabazi
Bigarren taldeak, berriz, erraz irabazi dio Zumaiari. Urkia eta Iruretagoiena nagusi izan dira norgehiagoka osoan.  Saketik min handia egin die Urkiak aurkariei, eta, aukerak baliatuta, partida uneoro kontrolpean izan dute herritarrek.

Erlazionatuak