Buenetxea taberna, 20 urte herritarren zerbitzura

Txintxarri Aldizkaria 2019ko irailaren 27a

Arg.: Buenetxea taberna

Buenetxea tabernak hogei urte bete ditu ateak lehenengoz zabaldu zituenetik, eta ekitaldi ugarirekin ospatu zuten urtemuga

Ospakizun asteburua izan dute Buenetxea tabernan. Txalaparta doinuekin hasi dute urteurrena, eta horren ostean, tatuaje saioak, umeentzako tailerrak, motorzaleen irteera, jumping saioa eta musika emanaldiekin osatu dute egitaraua.