100 euroko 13 bonu zozkatuko ditu Aterpeak, bezeroen artean

Maddi Zaldua 2019ko ira. 24a, 12:19

Merkataritza txikiko erosleen fideltasuna saritzeko, bezeroaren hamabostaldia martxan jarriko dute, irailaren 30etik urriaren 11ra

Bezeroen fideltasuna saritzeko, egitasmoa martxan du Aterpeak. Bezeroaren hamabostaldian, 1300 euro banatuko dituzte, merkatarien elkarteko dendatan erosketak egiten dituztenen artean.

100 euroko 13 bonu izango dira, eta 10 euroko txarteletan banatuta egongo dira. Horrek, ordea, ez du bezeroa mugatuko; bezeroak erabaki ahal izango du zein diru kopuru gastatu nahi duen denda bakoitzean.

Sari banaketa urriaren 16an egingo dute, Mirentxun, 15:30ean.

Herria bizirik mantentzeko bertako establezimenduetan kontsumitzearen garrantziaz jabetzeko egitasmo bat baino gehiago jarri ditu martxan, Aterpeak. Horietako bat izan da 'Leku Guztietan Kultura' egitasmoa. Hiru musika emanaldik osatu dute aurtengo egitaraua, eta ostiral honetakoak itxiko du aurtengoa. Bossa Quartet taldea arituko da, Jaizkibel plazan, eta 19:00etan hasita, ordubeteko iraupena izango du.