Kultura eta gazteria saileko ikastaroak aurkeztu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 24a, 10:30
Kultura eta Gazteria saileko arduradun eta teknikaria aurkezpenean.

Hamaika ikastaro izango dira 2019-20120 ikasturtean zehar Manuel Lekuonan eta Gaztelekuan. Aukera zabala aurkeztu dute Kultura eta Gazteria sailek. Tailerrek iraupen ezberdina dute: urte osokoak, hiruhilekoak edo hilabetekoak. Hainbat ikastaroen izena ematea martxan da

Maite Iglesias, Kultura saileko arduradunak, Gazteria saileko zinegotzi Txus Alonsok eta Kultura eta Gazteriako Xabier Goitia eta Iker Apaolaza teknikariek aurkeztu dituzte aurtengo ikastaroak.

Gaztelekuan 12 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako ikastaroak izango dira. Dantza urbanoak, sare sozialak, moda, perkusioa... hilabeteko iraupena izango duten sei tailer izango dira. Autodefentsa feminista ere izango da lehen hiruhilekoan. Honez gain, urte osoan zehar eskola laguntza ere eskainiko da.

Sendabelarrak, ipuin sorkuntza, ipuin kontaketa, sukaldaritza bikoteentzat, joskintza edo mindfulness dira helduenei zuzendutako hainbat ikastaro.

Izena ematea

Ikastaroen izena ematea Manuel Lekuonan edo Gaztelekuan egingo da. Udalaren webgunean ere izango da inskripzioa egiteko aukera. Erroldatuek eta ez erroldatuek prezio ezberdina izango dute.

Kulturako ikastaroetan hiru epe izango dira izena emateak egiteko: irailaren 23tik urriaren 4ra, abenduaren 16tik urtarrilaren 3ra eta otsailaren 17tik 28ra.

Gazteen tailerrei dagokionez, urriaren 4a arte dute interesatuek Autodefentsa feminista ikastaroan parte hartzeko. Gainontzeko ikastaroen izena ematea hamar egun lehena irekiko da. Eskola laguntzaren kasuan, ez da izena ematerik egin beharko.

Automakillaje, joskintza eta sare sozialen ikastaroetan ikasleak bere materiala eraman beharko du.

Ikastaroei eta izena epei buruzko informazio gehiago Manuel Lekuonan, Gaztelekuan edo udalaren webgunean dago eskuragarri.

Ikastaro eskaintza

Gaztelekua  

Eskola laguntza                 Urte osoa               Osteguna 17:30 -19:30

Autodefentsa feminista   Urria/Abendua       Asteartea eta osteguna 18:00-19:00

Dantza urbanoak               Azaroa                    Larunbata 11:30-13:30

Perku Mundua                   Abendua/Otsaila   Larunbata 11:30-13:30

Sare Sozialak                     Otsaila                     Larunbata 11:30-13:30

Moda                                  Martxoa                   Larunbata 11:30-13:30

Zaindu zaitez!                   Apirila                        Larunbata 11:30-13:30

Mugi zaitez!                      Maiatza                     Larunbata 11:30-13:30

Manuel Lekuona  

Gorputz-jarrera heziketa     Urte osoa                 Asteartea 19:45-21:15

Sabeleko dantza                  Urte osoa                 Osteguna 19:45-21:15

Joskintza                              Urte osoa                 Osteguna 18:30-20:30

Mindfulness                         Urte osoa                 Asteazkena 19:00-21:00

Automakillaje                       Urria/Abendua        Asteartea 17:30-19:30

Kremak eta pomadak         Urria/Abendua        Astezkena 18:00-20:00

Ipuinen sorkuntza               Urria/Abendua         Asteartea 18:00-20:00

Estilismo eta irudia             Martxoa/Maiatza    Asteartea 17:30-19:30

Sendabelarrak                     Martxoa/Maiatza    Astezkena 18:00-20:00

Ipuinen kontaketa               Martxoa/Maiatza    Asteartea 19:15 21:15

Sukaldaritza bikoteentzat  Urtarrila                    Larunbata 11:30-13:30

Komunikazio eraginkorra  Otsaila                       Astelehena 18:00-20:00