Gure lehen janaria amaren titia izan zen. Handik gutxira biberoia, ahia, purea eta potekoa iritsi ziren. Orain ...-taitantos dituzu eta murtxikatu gabe jarraitzen duzu. Haginkariari hozkada bat emateko gai baginen, zergatik birrintzen ziguten dena? Inboluzionatzen goaz.

Gaur, jatea hizpide hutsa da. Oso denbora gutxi duzu eta sardeska bakoitzak 40 aldiz mastekatzea saihesten baduzu, hogei bat minutu aurrezten dituzu. Ba, jakin, zure ahoa ez dela birringailu hutsa. Jakia ahoan dagoen bitartean, listua jariatuz doa eta infekzioen kontrako lehen babesa aktibatzen da; garunera eta digestio-aparatura seinaleak bidaltzen dira, zuku gastrikoak jario daitezen; eta elikagaiaren pausoa lubrifikatzen du. Baina zuk, tragabolas bat gisa, bazkaria irensten duzu minutu gutxitan asetu gabe. Loditasunaren eta diabetesaren arriskua handituz.

Eredu tipikoa laranja-zukua da. Fruta gosaltzen duzunean, ale batekin nahikoa duzu. Zukuarekin aldiz, bi edo hiru laranja darabiltzazu. Basoa uraz eta C bitaminaz (2-3 bider) betetzen da; baina zuntza zukugailuan geratzen da. Hots, azukrea libre geratzen da (2-3 bider) eta bizpahiru tragotan edan duzu. Errazago eta azkarrago xurgatzen delarik eta zu asetu gabe.

Boliz eta azazkalez aparte, kosk egiten dakizu? Barazkiak purean jaten dituzu, tomatea saltsan. Moldezko-ogiari azala kentzen diozu. Arraina zapaldutako pasta da (surimi) eta haragia txikituta dago. Jogurta edan eta gazta igurzten duzu… Zure aitzakia janaria ez zitzaizula gustatzen zen eta lau goragale ondoren, bola egiten zitzaizula. Baina jada handitxoa zara iKOSKteko!