Seitik hiruk lortu zituzten puntuak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 19a, 17:00

Hasiera gazi gozoa izan dute Ostadar SKTko futbol taldeek

Ostadar SKTko futbol taldeek 2019-2020 denboraldiari hasiera eman zioten lehengo asteburuan. 
Erregional Gorenak, I. jubenileko eta Kadeteen Ohorezko mailako taldeek puntuak eskuratu zituzten, gainontzekoek ez zuten zorterik izan.

Seguraren aurka lortu zituen I. Jubenil A taldeak denboraldiko lehen puntuak.Talde urdin beltzak nagusitasunez, 2-6 irabazi zuen partida.

Estuago ibili zen, Kadeteen Ohorezko mailako taldea. Etxean, Vasconiaren aurka, 2-1eko garaipena erdietsi zuen.

Bestalde, puntu bakarra eskuratu zuen Erregional Goreneko taldeak, Santo Tomas Lizeoaren aurka bina berdindu zuen-eta.

Gainontzeko taldeen emaitzak hauek izan ziren: I. Jubenila, Ostadar SKT B 2 - Billabona KE 3; I. Kadetea, VasconiaCD 6 - Ostadar SKT A 1 eta Ostadar SKT B 0 - Lazkao KE A 9.

Asteburu honetan, berriz, Ohorezko Erregional taldeak eta kadete mailako neskek lehen jardunaldia jokatuko dute. Ohorezko Erregionalak etxean hasiko du liga.