Lasarte-Oria Bai! krosa urriaren 27an izango da

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 20a, 09:00

Lasarte-oria Bai! kros herrikoian izena emateko epea ireki du Ostadar SKTk. Lasterketa urriaren 27an izango da. Oraingoz Internet bidez egin daiteke bakarrik inskripzioa

Lasarte-Oria Bai! kroserako izen-ematea Internet bidez egiteko epea ireki da www.ostadarskt.eus eta www.sailkapenak.com web orrialdeetan.

Bestela, urriaren 17tik 25era, Manuel Lekuona Kultur Etxeko kafetegian egin ahalko dute korrikalariek eta lasterketa egunean bertan, urriaren 27an, Michelin kirol gunean. Izen-emateak 12 euroko balioa du; Ostadarreko bazkideentzat, 8 euro. Azkeneko egunerako uzten dutenek, 20 euro ordaindu beharko dute.

Aurten gainera, irailean izen ematen dutenek, krosa prestatzeko entrenamendu pertsonalizatua ere jaso dezakete Amaia Andres entrenatzailearen eskutik. Informazio gehiago 667 048 756 zenbakian.