Ikasturteko lehenengoa, Adarra

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 18a, 16:21

Gogotsu ekin dio Belarmeta taldeak ikasturte berriari, eta ikasturteko lehenengo martxa antolatu: Adarra mendira joango dira larunbat goizean.

Udan egindako parrandak izerditzeko eta Lasarte-Oria inguruan dauden mendiez gozatzeko asmoz, ikasturteko lehenengo martxa antolatu du Belarmeta taldeak: Adarrara joango dira larunbat goizean. 09:00etan jarri dute hitzordua, Okendo plazan.