Erketz EDTk izen-emate epea ireki du 5 eta 14 bitarteko gaztetxoentzat

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 17a, 11:41
Erketz Txiki taldeko hainbat dantzari, ikasturte amaierako emanaldian.

Erketz EDT taldeko kideak dantzari gazte bila dabiltza. Izen-emate epea ireki dute 5 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat, dantza eskolan hasteko.

Manuel Lekuona Kultur Etxean egongo dira Erketzeko kideak: gaur, etzi eta etzidamu –irailaren 17an, 18an eta 19an–, 18:00etatik 20:00etara. Astindu lotsa eta hasi dantzan izena jarri diote kanpainari. Telefono zenbaki bat ere jarri dute herritarren eskura, zalantzei eta galderei erantzuteko: 635 746 028.