Ama Guadalupekoren omenezko jaiak

Beñat Lizaso Garcia 2019ko ira. 15a, 20:20

Asteburu honetan ospatu dira Ama Guadalupekoaren omenezko jaiak. Extremadurako etxeak ekintza ezberdinak antolatu ditu egun hauterako. Ostiralean banderak altxa eta gero afari izan zen elkartean. Larunbat goizean meza izan zen ekitaldi nagusia. Haurrentzako tailerrak ere izan ziren. Bazkalostean, Brotes koru eta dantza taldearen emanaldia izan zen. Gauean, berriz, bazkideen afari ofiziala eta gero dantzaldia.

Gaur, Duende, Gitanillas eta Zambra taldeen dantza emanaldia izan da goizean. Arkumeki-gisatua bazkuldu eta gero euria ez da oztopo izan eta bolo txapelketa ospatu da. Jaiei amaiera emateko banderak jaitsi dituzte. 

**Argazki batzuk Txema Vallések utzitakoak dira