Lasarte-Michelin traineruaren argazkiak 1973. urtetik 1977. urtera

Maddi Zaldua 2019ko ira. 13a, 13:05

Juan MIguel Arteaga lasarteoriatarra 1971. urtean hasi zen 'Lasarte-Michelin' traineruarekin arraunean. 8 urteko ibilbidea egin zuen traineruan, eta garaipen askoren lekuko izatea lortu zuen. Urte horietan guztietan bizitako zenbait momentu argazkietan gordeak ditu, eta horiekin osatu du Txintxarrik argazki galeria hau.