Aterpea Merkatarien elkartearen borrokak ez du etenik. Datozen egunetarako ere, sentsibilizazio kanpaina bat martxan jarri dute, eta horren bitartez, herritarrak kontzientziatu nahi dituzte, herriko dendatan kontsumitzearen garrantziaz. Ramon Ormazabal elkarteko lehendakariak argi esan du: "Lasarte-Oria bizirik mantentzeko, komertzio txikiak bizirik egotea ezinbestekoa da".
Hiru etapatan banatu dute egitasmoa. Lehenengoan, Lasarte-Oriako komertzio eta zerbitzu guztiei eskuorri bana bidali diete. Bigarrengoan, berriz, informazio bera herritarren etxera bidaliko dute, eta asteburu honetan egingo dutela iragarri dute.
Azkenik, irailaren 18an, kalera irtengo dira jendeari panfletoak banatzera, eta herriko kaleetan barrena auto bat ere ibiliko da, jendea herrian erostera animatuz