Piraguismoa eta surfa ikasturteari hasiera emateko

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 12a, 13:00
Arg.: Ostadar Inklusioa

Ostadar Inklusio taldea Sopelan eta Plentzian izan dira, irailaren 8an eta 7an. Ur Topaketa jardunaldiak izan dituzte ikasturte berriari hasiera emateko

Ostadar Inklusio taldeko kideek bi ekintzaz gozatu ahal izan dute egun horietan: piraguismoa eta surfa. Gazteak ederki ibili dira eta denboraldi berria hasteko modu ederra izan da guztientzat.