Hondarribia Euskotren ligan mantentzeko lehiatuko da

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 12a, 11:00
Hondarribia Euskotren Ligan mantentzeko lehiatuko da asteburuan. Arg.: Euskotren Liga/Aitor Arrizabalaga

Intza Fernandez herritarrak eta Ama Guadalupeko traineruko kideek Euskotren Ligako postuari tinko heldu nahi diote 

Asteburu honetan, Euskotren Ligako postua izango da jokoan Bermeo eta Portugaleten. Hondarribiak Hibaika eta Zumaiaren aurka lehiatu beharko du. Kontxako banderako postuak indarrak emango dizkie Hondarribiako kideei.

Kontxako Bandera Oriora

Arraun Lagunak eskifaiak ezin izan zuen ligako arantza kendu eta Kontxako Bandera Oriok irabazi zuen lehengo igandean. Halabaina, Aiora Belartietaren traineruak Donostiako talde batek egin duen posturik onena lortu zuen Kontxan, bigarrena. Hondarribiak, berriz, bere helburua bete zuen; lehen tanda irabazi eta Hibaikaren aurretik sailkatu zen.