Saiatuz taldeko Etxebeste ValdizarbeXtrem probako podiumean

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 11a, 17:30
Etxebeste eta Saiatuz Tktko hainbat kide sariarekin. Arg.: Saiatuz Tkt

Irailaren 7an, ValdizarbeXtrem bbt desafioa izan zen Garesen eta bertan izan ziren Saiatu Tktko hainbat korrikalari

Proba ezberdinetan parte hartu zuten herriko taldeko kideek eta Arkaitz Etxebeste 50 km probako podiumera igo zen. 1.800 metroko desnibel positiboko ibilbidea 02:42:50 denboran egin eta hirugarren postua eskuratu zuen txirrindulariak.