Iraia Iparragirrek gola sartu zuen Valentzian

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 11a, 17:00

Iparragirre eta REaleko jokalariak gola ospatzen. Arg.: Real Sociedad TV

Real sociedad eta Valentzia taldeek puntuak banatu zituzten Iberdrola Ligako lehen jardunaldian. Iraia Iparragirre herritarrak Realaren bigarren gola sartu zuen

Real Sociedad taldeak bina berdindu zuen Valentzian. Ongi hasi zuten partida txuri-urdinek eta 9. minutuan, aurre hartu zuten Nahikariren golari esker. Atsedenaldia baino lehen, Iraia Iparragirre herritarrak buruz egin zuen bigarren gola. Valentziarrek ez zuten etsi eta bi gol egitea lortu zuten. Azken minutuetan partida irabazteko aukerak izan zituzten bi taldeek, baina azkenean puntu banaketa izan zen.