Alboka abesbatzak ikasturteari hasiera emango dio bihar

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 11a, 19:30

Alboka Abesbatzeko kideak Carcasona hiria bisitatu zuen. Arg.: Alboka Abesbatza

Alboka Abesbatzako kideak bihar, 20:00etan egingo dute ikastureko lehen saioa. Abuztuan Italian egon ziren eta esperientzia ederra bizi zuten. Suseganako San Salvatore abesbatzarekin elkartrukea egin du.  Herritarrak gonbidatu nahi dituzte abesbatzan parte hartzera. 

Alboka Abesbatzak hilabeteko atsedena izan du. Abuztu hasieran Italiako Venetoko eskualdean bi kontzertu eskaini zituen Lasarte-Oriako abesbatzak, zehazki, Susegana eta Vittorio Veneto herrietan.

Euskal doinuak eta nazioartekoak nahasten zituen egitaraua aurkeztu zuen herriko taldeak, hala nola, Nel blu, dipinto di blu abesti italiarra eta entzuleen esker ona jaso zuen txalo zaparrada moduan.

Kontzertuez gain, inguruak ezagutzeko aukera izan zuten abeslariek. Suseganako abesbatzaren eskutik, Venezia eta Venetoko hainbat herri ezagutu zituzten. Milan, Verona, Lyon eta Carcasona hiriak ere bisitatu zituzten bidaian.

Suseganako abesbatzeko kideekin harreman estua egin dute eta haien bisita prestatzen hasi da abesbatza. Izan zere, apirilean italiarrak etorriko baitira Lasarte-Oriara.

Etenaldi laburraren ostean, bihar hasiko da berriro lanean taldea eta abestea gustuko duten herritarrak gonbidatu nahi ditu proba egitera. Saioak astelehen eta ostegunetan dira 20:00etatik 21:30era, Mirentxun.