LOZET taldeko kideak Zizurkilen egon dira

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 11a, 18:00
Arg.: Aiurri

Zizurkilgo Elbarrena auzoan erraldoien bilkura izan zen, irailaren 8an. LOZET taldeko bi erraldoi bertan izan ziren: Errege eta Erregina

Igandean, erraldoien bilkura izan zuten, Elbarrena auzoko jaietan. Lasarte-Oriako erraldoiez gain, Zizurkilgo, Amasa-Villabonako, Añorgako eta Goizuetako ordezkariak izan ziren. Kalejira alaia eta koloretsua egin zuten guztiek auzoko kaleetatik barrena eta amaieran, emanaldia eskaini zuten.