Ponien lasterketak ireki du jardunaldia eta azken lasterketan jockey berriak izan dira protagonista

Bukatu da udako denboraldia

Beñat Lizaso Garcia 2019ko ira. 8a, 20:03
H.H. Sheikha Fatima Bint Mubarak ikasleen munduko txapelketako parte-hartzaile, antolatzaile eta jabeak

Irene Morenok Funny poniarekin irabazi du estatu mailako finala, azaroan Abu Dhabin munduko txapelketako finalean arituko dira. Donostiako sari nagusia, berriz, Mirafloresko markesaren Emin zaldiak irabazi du  R. Sousaren gidaritzapean. 

Jardunaldi berezia izan da gaurkoa, udako denboraldiari amaiera eman zaio gaur Hipodromoan. Zaldien lasterketak 11:25ean hasi diren arren 10:30ean estatu mailako ponien lasterketen finala jokatu da. H.H. Sheika Lateefa Bint Mansoor Bin Zayed Al Nahyan saria zegoen jokoan eta Funny poniak irabazi du Irene Morenoren agindupean. Abu Dhabin jokatuko munduko finalean arituko dira azaroan. 

Goizeko lehen lasterketan Sheikh Zayed Bing Sultán al Nahyan kopa zegoen jokoan. Mohamed Bin K. Al Thani xekearen Aislar zaldiak irabazi du lasterketa. Zaldi hau F. Rohautek prestatu du eta F.X. Bertrasek gidatu du. 

Bigarren lasterketan Wathba Stallions kopa zegoen jokoan. M. Foulonek gidatutako eta C. Gourdainek prestatutako Petit Princesek irabazi du lasterketa. Zaldia Ass. Daniel Lacave, Xaviere Cauhape etxekoa da. 

Hipodromoa Turf saria izan da goizeko hirugarrena. B. Fayosen aginduetara irabazi du lasterketa C. Bernie etxeko Aristodemus zaldiak. J.C. Cerqueirak prestatu du zaldia. 

Hurrengo lasterketan Galarreta Frontoia saria zegoen jokoan. Lucarmada etxeko Just One Look zaldiak irabazi du lasterketa. Zaldi honen prestaketa C. Delcherrek egin du eta J. Galnertek gidatu du. 

Goizeko lasterketa garrantzitsuena bostgarrena izan da. Donostia San Sebastian Sari Nagusia zegoen jokoan. 102 urteko historia du lasterketa honek, Hipodromoan jokatzen den zaharrena da. Mirafloreseko markesaren Emin zaldiak irabazi du saria R. Sousaren gidaritzapean. Zaldi hau E. Leonek prestatu du. 

Jardunaldia eta denboraldia amaitzeko ikasleen munduko txapelketa burutu da. H.H. Sheikha Fatima Bint Mubarak sariak itxi du denboraldia. Hamdan Al Maktoumen Almaajid zaldiak irabazi du, L. Doran gaztea gidari zuela. Zaldiaren prestaketaz D. Watrigant arduratu da. Aipatzekoa da azken lasterketa honetan Lasarte-Orian bizi den A. Gutierrez jockey-ak bigarren postua lortu duela Feria de Faust behorrarekin.  

Erlazionatuak

Udako azken jardunaldia

Beñat Lizaso Garcia 2019 ira 08 Kirola