Makilak hartzeko garaia

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 7a, 10:02

Ostadar Ipar Martxak bi ikastaro antolatu ditu datozen asteetan. Hiru ordukoak izango dira biak. Irailaren 14an izango da aurrenekoa, larunbata. Bigarrena, astebete beranduago, irailaren 21ean.

Irailaren 14ko eta 21eko ikastaroak 10:00etan hasiko dira, eta 13:00ean bukatu. Irakasleek emango dizkiete makilak ikasleei. Izena ematera Ostadar SKTren bulegora (Geltoki kalea, 25) joan beharko dute interesatuek, 18:00etatik 20:00etara.