Udalak auzo-elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri arautzailea sortu nahi du

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 9a, 09:00

Laguntzen bitartez, herritarren parte-hartzea sustatzeko jarduerak antolatu ahalko dituzte

Lasarte-Oriako udalerrian finkatutako eta Elkarteen Udaleko Erregistroan dauden auzo-elkarteak izango dira onuradunak. 

Araudia landu eta onetsi baino lehen, herritarren ekarpenak jasoko ditu, irailaren 19a arte. Udaleko erregistroan, partehartzea@lasarte-oria.eus helbidean edo udaleko webguneko partehartzea atalean dagoen formularioan jasoko dira proposamenak.

Informazio gehiago udalaren webgunean.