Zeremonia zibilen ordenantza landuko du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 6a, 10:00

Lehen fasean, herritarren ekarpenak jasoko ditu

Udal eraikuntzetan egin ahalko diren familia harrera, ezkontza zibil eta hileta zibilak arautuko dira. 

Hori egin aurretik, herritarren proposamenak jasotzeko epea ireki du udalak. Iradokizunak hiru bidetatik egin ahalko dira, irailaren 13a baino lehen: udaleko erregistroan idatzi bat aurkeztu; partehartzea@lasarte-oria.eus helbide elektronikora mezua bidali edo udaleko webguneko partehartzea atalean dagoen formularioa bete. 

Prozesu honen informazioa udaleko webgunean dago eskuragarri.