Illarramendik erronka polita dauka aurretik: 1,9 kilometro igerian, 90 km. bizikletan eta 21,1 km. korrika. Guztira, 70,3 kilometro. Hortik hartzen du izena distantzia horrek. Goizeko zazpietan ekingo dio lasterketari triatleta zailduak. Pasa den urtean Hegoafrikan jokatu zen munduko txapelketa hori.