EAJ: "Akordioetara iristeko garaia da"

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 5a, 18:08
EAJko bozeramaile Jon Antxordoki, gaurko saioan.

Gaurko plenoan Jon Antxordoki bozeramaileak esandakoei buruzko prentsa-oharra bidali die hedabideei EAJk. Beste alderdien jarrera bera daukate jeltzaleek: "Alderdi desberdinekin akordioak egiteko garaia da; erabaki horiek gure herriaren geroa markatuko dute".

Dena den, Antxordokik uste du zenbait gai beste era batera landu ahal direla. Esate baterako, TSSTren eraikinaren kudeaketa. "Pena da azpiegitura hori eraitsi izana; herriko kultur eragileentzat oso espazio aproposa izango zela uste dugu". Urnieta bideko "arazoa" konpontzearen alde egin du alderdi jeltzaleak, eta Tratu On Bat markari "buelta bat" ematearen alde.

Hiri erdialdean mugikortasuna "berritu" egin behar dela adierazi zuen Antxordokik. "Autobus zerbitzuak areagotu izana uztaru behar dugu txirringekin eta 30 guneekin".