Adineko pertsonen omenezko astea, urrian

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 5a, 17:00
Biyak Bat erretiratuen elkarteko kideak eta udal ordezkariak gaur goizeko agerraldian.

Biyak Bat erretiratuen elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak 2019 urteko adinekoen pertsonen omenaldi astearen berri eman dute gaur goizean. Urriko lehen astean, Lasarte-Oriako pertsona adinduek ia egunero izango dute zer egin. Ekimenen izena emateak hurrengo astean irekiko dira. Bazkariko inskripzioak berrikuntza bat dakar, arratsaldez egin beharko da

Adela Manso Biyak Bat elkarteko zuzendaritzako kideak azaldu ditu egitarauaren nondik norakoak.

Biyak Bat elkarteko bandera igotzearekin emango zaio hasiera asteari urriaren lehen egunean. Lehiaketak, erakustaldiak, kirolak, musika... ez dute aspertzeko astirik izango. 

Urriaren 6a, igandea omenaldi asteko egun nagusia izango da eta ohitura legez, bazkaria egingo da, Michelin kirol guneko pilotalekuan eta hainbat oroigarri banatuko dira.

2019an Urrezko ezteiak betetzen dituzten bikoteen eguna, berriz, urriaren 8a izango da.

Izena emateak

Hainbat ekitaldietan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da eta bazkariko izena emateak berrikuntza bat dakar, irailaren 11tik 27ko arratsaldeetan, 15:00etatik 17:00etara egingo da.

Bazkariko mahaikideek bi baldintza bete behar dituzte Lasarte-Orian erroldatua egon eta 1954. urtean edo lehenago jaioak izatea. Salbuespen izango dira, izena ematen duten pertsonen bikotekideak. Gazteagoak badira ere parte hartu ahalko dute, baina herrian erroldatuak ez badaude 29,70 euro ordaindu beharko dituzte.

Gainontzeko txapelketetako inskripzioak astelehenean, irailaren 9an irekiko dira elkarteko bulegoan. Orokorrean ekimenak doakoak dira. Ibilaldi neurtuaren kasuan, 2,5 euro ordaindu beharko dira aurreko urteko kamisetarik izan ezean.

Jesus Zaballos alkateak eskerrak eman dizkiei elkarteko kideei egindako lanarengatik. Honez gain, adineko pertsonen kolktiboa bereziki omendu behar dela azpimarratu du, "Lasarte-Oriako herriaren sorreran eta garapenean izan duen garrantziagatik". 

Adinekoen omenaldi astea 2019

Urriaren 1a, asteartea
16:00etan, bandera igotzea trikitixa doinuez lagunduta, Biyak Bat egoitza.
16:30ean, toka, pote eta igel txapelketak, Isla plaza.
18:30ean, bingoa, Biyak Bat egoitza.
20:00etan, sari banaketa, Biyak Bat egoitza.

Urriaren 2a, asteazkena
11:00etan, gimnasia erakustaldia, Maialen Chourraut kiroldegia.
19:00etan, Virginia Imazek Sex o no sex bakarrizketa eskainiko du, Manuel Lekuona kultur etxea.

Urriaren 4a, ostirala
11:00etan, Ondo ibili ibilaldia herritik zehar.
12:00etan, luntxa, Biyak Bat egoitza.
17:00etan, lerroko dantzen erakustaldia, Okendo plaza.
19:00etan, Duo Imperial taldearen kontzertua, Manuel Lekuona kultur etxea.

Urriaren 5a, larunbata
9:30ean, ibilaldi neurtua, Okendo plaza.
18:30ean, Biyak Bat elkarteko eta Eibarko Unzaga abesbatzen emanaldia, Ama Brigitarren komentua.
20:30ean, afaria, Abend jatetxea.

Urriaren 6a, igandea
11:00etan, meza, San Pedro eliza.
11:45ean, kalejira trikitixak lagunduta Manuel Lekuona kultur etxera.
12:30ean, ekitaldia, Manuel Lekuona kultur etxea. Biyak Bat elkarteko abesbatza eta Amaia Gonzalez Caballero izango dira oholtzan.
14:00etan, bazkaria, Michelin kirol guneko pilotalekua.
16:30ean, dantzaldia Azabache taldearekin, Michelin kirol guneko pilotalekua.

Urriaren 8a, asteartea - Urrezko ezteien eguna
10:40ean, kalejira trikitixak lagunduta Ama Brigitarren komentura.
11:00etan, meza Biyak Bat elkarteko abesbatzak lagundua, Ama Brigitarren komentua.
12:00etan, luntxa, Biyak Bat egoitza.
12:30ean, opari banaketa, Biyak Bat egoitza.
14:30ean, bazkaria, Abend jatetxea.
Ostean, dantzaldia, Abend jatetxea.