Kultura sustatu eta Lasarte-Oriako kale eta auzoei bizia emateko asmoz antolatu du Aterpea Merkatarien Elkarteak 'Leku Guztietan Kultura' ekimena. Udako azken eguzki izpiez aprobetxako, musika emanaldiak izango dira, leku ezberdinetan. Guztira hiru kontzertu izango d ira, herriko hiru leku ezberdinetan.
Datorren ostiralean Brez musika taldea arduratuko da arratsalde giroari musika jartzeaz. Askotariko estilotako doinuak joko dituzte, Andapa kalean.
Bigarren emanaldia, aldiz, hilaren 21ean izango da. Horretan, Dupla taldearen txanda izango da, eta, hauek, hip hop, kaleko musika, pop eta elektronika nahasketa eskainiko dituzte. Brigidatarren komentu aurreko plazan izango da emanaldia.
Bossa Nova, jazz eta funk musika doinuak ekarriko ditu Bossa Quartet taldeak, irailaren 27an, Jaizkibel plazara.
Emanaldi guztiak ordubeteko iraupena izango dute, eta 19:00etan hasiko dira.
Bestalde, sentsibilizazio kanpaina bat jarriko du martxan Aterpeak, eta herriko komertzioei deia luzatu diete, datorren asteazkenean tren geltoki aurrera gerturatu daitezen.