Atsobakarreko auzoak haur-parke berritua du

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 4a, 18:00

Itsasontzi berria dago Atsobakarreko parkean. Haur-parkearen aurrekontua 58.397 eurokoa da

Abuztu hasieran Montaje Garra S.L. enpresak instalatu zuen itsasontzi berria eta geroztik, auzo eta herriko haurrek ederki gozatu dute. Era honetara, Herritarren Bulego mugikorreko eskaerei erantzun dio udalak, izan ere, egoera txarrean zegoen aurreko parkea.