Donostia Saria, udako denboraldia ixteko

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 6a, 16:10
Sei lasterketa jokatuko dira udako denboraldiko azken jardunaldian.

Etzi bukatuko da zaldi lasterketen udako denboraldia Hipodromoan, irailak 8. Donostia Saria izango da jardunaldiko proba garrantzitsuena. 102 urte ditu lasterketa horrek.

Beste bost proba jokatuko dira igandean. Horietako bat ponien txapelketako finala izango da. 11:25ean hasiko da aurreneko proba. Azkena, 13:55ean.