Imaz eta Sarobe, Espainiako Infantil txapelketan lehian

Txintxarri Aldizkaria 2019ko uzt. 30a, 13:00
Nora Imaz, erdian, eta Aintzane Sarobe, eskubian, Igerixan taldeko Mirenekin. Arg.: Buruntzaldea IKT

Buruntzaldea IKTko Nora Imaz eta Aintzane Sarobe infantil mailako Espainiako txapelketan lehiatu dira Bartzelonan. Marka pertsonalak ondu dituzte hainbat probetan. Nahia Zudaire CARean Munduko txapelketa prestatzen ari da

Bartzelonako Bernat Picornell igerilekuan infantil mailako Espainiako txapelketa ari da lehiatzen. Uztailaren 27an hasi zen eta gaur da azken jardunaldia.

Egun horietan, Buruntzaldea IKTko Nora Imazek eta Aintzane Sarobek igerileku olinpikora lau alditan egin dute jauzi. Ez dute euren probetako finaletan egoterik lortu, baina sailkapen saioetan markak ondu dituzte. Sarobek 100 m. bizkar, 50 m. eta 200 m. libreetan bere marka pertsonalak hobetu ditu. Imazek, berriz, 100 m. libre probakoa.

Orain, 800 m. probako sailkapen saioa du Imazek.

Munduko txapelketa prestatzen

Buruntzaldea IKTko igerilariek atseden hartuko dute irailera arte, Nahia Zudairek izan ezik. Zudaire irailaren 9tik 15era Londresen izango da Munduko Txapelketan eta txapelketa prestatu behar du.

Abuztuaren 7ra arte, Madrilgo CARean izango da Espainiako Selekzioarekin entrenatzen. Madrilgo egonaldiaren ondoren Nahia etxera izuliko da eta Paco Yoldin Iñigo Llopis-ekin batera jarraituko du prestakuntza. Abuztuaren 12an Benidorm-era joango da, berriro ere, Espainiako Taldearekin entrenatzera. Abuztuaren 21etik irailaren 5era, Getxoko Faduran azken entrenamendu saioak egingo ditu Iñigo Llopis-ekin.