Raul Gomez Margallo indartsu udako lasterketetan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko uzt. 30a, 16:00

Amarako Herri kroseko momentuetako bat. Arg.: Javier Zatarain.

Irungo Santiagoko krosa eta Astigarragako herri krosa irabazi ditu eta Amaran bigarren izan da; Gorka Gil herritarra ere izan da podiumean

Udan jaiak nonahi daude. Herri askotako egitarauan herri krosa da hitzordu garrantzitsuetako bat. Irun, Astigarraga eta Amarako probetan Raul Gomez Margallo podiumean izan da. Ez da herritar bakarra izan lehen hamarren artean ibili dena. Gorka Gil eta Maite Salazar ere fin ibili dira.

Uztailaren 20an, Astigarragako herri krosa lehiatu  da. Raul Gomez Margallo eta Gorka Gil podiumera igo dira. Bi herritarrek azken momentura arte itxaron dute lehia erabakitzeko. Gomez Margallo izan da irabazle.

Irungo Santiagoko krosean ere biak izan dira lehen bi postuetan, baina lehia ez da hain bizia izan.  Gomez Margallok lortu du garaipena eta ia minutu batera Gorka Gil helmugaratu da.

Azkenik, uztailaren 28an, Amarako herri krosean Gomez Margallok ezin izan du garaipena erdietsi. Imanol Cruz izan da azkarrena eta bost segundora iritsi da herritarra. Gorka Gil laugarren izan da proba horretan eta Maite Salazar ere emakumeen sailkapeneko lehen postuetan izan da.