Manttangorri hiribusa abuztuan ere martxan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko uzt. 29a, 16:00

Lasarte-Oriako herritarrek Manttangorri hiribusa abuztuan erabili ahalko dute. Ohiko ordutegia izango du astelehenetik ostiralera 

Manttangorri autobusaren zerbitzua goizeko  8:00etan hasi eta 20:00etan amaituko da. Guztira, 13 zerbitzu egingo ditu eguneko.

Udalak kontratazio legeak uzten duen gehienezko kopuru kontuan izan du moldaketa egiterako orduan; sinatutako kontratuaren balioaren % 10a da tope hori. Ondorioz, hiribusaren aurtengo kostua 76.622 eurokoa izango da.

Zerbitzuaren gehikuntza honek herritarren etengabeko erreklamazio bati erantzuten dio Lasarte-Oriako Udalak jakitera eman duenez

Beste eskaera batzuri, Manttangorriren zerbitzua asteburuetara zabaltzea kasu, erantzuna emateko 2022. urtera arte itxoin beharko dela adierazi du udalak. "Orduan amaitzen baita TSSTri egindako kontzesio administratiboaren hamar urteko balio-aldia".