Nork esan du astelehenak gogorrak direnik? Herritar askok lan astea hasi bitartean, kantuan eta dantzan ibili dira Udako Txokoetako haur eta begiraleak Okendo plazan. Txikienek lau koreografia erakutsi dizkiete guraso, ahaide eta lagunei. Sakeleko telefonoarekin grabatzen ari zen bat baino gehiago, ahotik adurra zeriola.
Apar festa ospatuz bukatuko dituzte aurtengo txokoak. Bihar egingo dute ekitaldi hori, Zumaburu plazan, 11:00etan. Eguraldi txarra egingo balu, Oriarte institutura joango lirateke. Apar eta ur artean saltoka ibili aurretik, desfiletxoa egingo dute erdigunean zehar.