Buruntzaldea Igeriketa taldeko izena emateak martxan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko uzt. 30a, 09:00

Lasarte-Oriako gaztetxoek urpoloan lehen pausoak emateko aukera izango dute Buruntzaldea IKTren eskutik

2006 eta 2009 urte artean jaiotako haurrek parte hartu ahalko dute jarduera honetan. Bi taldetan banatuko dira jaiotze urtearen arabera, alebinak edo infantilak, eta bi saio edo hiru egingo dituzte astean.

Jardueran izena emateko antolatzaileek igeri egiten jakitea ezinbestekoa dela azpimarratu dute.

Bestalde, maila guztietako igeriketa saioetako inskripzioa ere irekia du Buruntzaldea IKTk.

www.buruntzaldeaikt.eus blogean, 696 506 632 telefono zenbakian edo info@buruntzaldeaikt.eus helbidean eskuratu daiteke izena emateei buruzko informazio gehiago.

Irailaren 16an emango dio hasiera igeriketa taldeak 2019-2020 denboraldiari.