Ezin Orioko eskifaia garaitu

Txintxarri Aldizkaria 2019ko uzt. 29a, 10:30
Arg.: Arraun Lagunak

Euskotren Ligan Arraun Lagunak bigarren da; Hondarribia ordea, Gipuzkoako txapelketan 

Orioko eskifaiak garaiezina dirudi. Euskotren Ligako buruan dago eta Gipuzkoako txapelketan ere lehena izan da. Arraun Lagunak eta Hondarribia traineruak nagusitasun hori hausten saiatu dira, baina oriotarrak indartsu daude denboraldi erdian.

Aiora Belartieta arraunlari den Arraun Lagunak taldea Euskotren Ligako bigarren postuan da. Nahiz eta Orioko trainerua gertu izan duen batzuetan, ezin izan du azken jardunaldietan garaipenik eskuratu.

Gipuzkoako txapelketan, gainera, Intza Fernandezen Hondarribiak lapurtu die bigarren postua donostiarrei. Hondarribiako traineruak Ligako aho zapore txarra kendu ahal izan du horrela; laugarren postuan baitaude. Hala ere, Donostiarrak taldetik oso puntu gutxira dago. Ligan mantentzeko lehia handia izango da bi talde hauen artean.