Europako errugbi txapelketa jopuntuan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko uzt. 23a, 17:43

Madrilen dabil Alex Saleta errugbi jokalari gaztea egunotan, Espainiako 18 urtez azpiko selekzioarekin entrenatzen. Abuztuaren 17an hasiko den Europako txapelketa prestatze aldera antolatu ditu lan saio horiek Gorka Bueno entrenatzaileak.

Gaurtik ostiralera bitartean Madrilen entrenatzen ariko da Alex Saleta herritarra, Espainiako 18 urtez azpiko selekzioarekin. Ohorezko B mailako Babyauto Zarautz taldean jokatzen du gazteak; Beltzak errugbi eskolan hasi zen errugbian jokatzen. 

Poloniako Gdansk hirian jokatuko da aurtengo Europako txapelketa, abuztuaren 17tik aurrera. Espainia C multzoan dago: Alemaniarekin, Belgikarekin eta Lituaniarekin neurtuko ditu indarrak aurreneko fasean.