Getaria-Zarautz zeharkaldia, urteroko hitzordua

Txintxarri Aldizkaria 2019ko uzt. 23a, 11:15
Aurtengo Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian 2.554 igerilarik parte hartu dute. 25 lasarteoriatar iritsi dira helmugara. Argazkia: Juan Luis Romatet.

Igerilari lasarteoriatar ugarik jokatu dute aurtengo Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia. Egutegian gorriz markatu ohi duten kirol hitzordua da. 25 herritar iritsi dira helmugara; Irati Arzalluz eta Xabier Elizegi izan dira bizkorrenak. Antolatzaileek beste proba bat gehitu dute: Zarautz-Getaria-Zarautz, 5.800 metroko lasterketa.

Igerian aritzen diren kirolariek hainbat egun markatzen dituzte gorriz egutegian. Horietako bat izan da uztailaren 21a, igandea, Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia jokatu zen eguna. Urola Kostako bi herri horiek batzen dituen proba da parte-hartzaile gehien erakartzen dituena. 2.850 metro ditu luze. 2.554 igerilari iritsi ziren Zarauzko portuko helmugara; horietatik 25 izan ziren lasarteoriatarrak.

Herritar bizkorrenak Irati Arzalluz eta Xabier Elizegi izan ziren: 39.29 eta 39.40ko denborak egin zituzten, hurrenez hurren. Bereziki nabarmentzekoa da Buruntzaldea IKTko igerilari gazteak egindako lana: bosgarren postua eskuratu zuen bere kategorian. Irabazleak baino hiru minutu eta 34 segundo gehiago besterik ez zituen behar izan ibilbidea osatzeko. Andrea Dominguez madrildarra izan zen azkarrena, 35.55eko denbora eginda. Podiuma Amaia Iriarte burlatarrak eta Luisa Mar Morales kanariarrak osatu zuten. Gizonezkoen kategorian, hauek izan ziren aurreneko hiruak: Pol Gil madrildarra (33.25), Haigor Aranguren donostiarra (34.39) eta Marcos Godoy madrildarra (34.42).

Zarautz-Getaria-Zarautz

Itsas zeharkaldi horren antolatzaileek beste proba bat gehitu dute egutegira aurten: Zarautz-Getaria-Zarautz. Uztailaren 21ean egin zuten proba hori. Zarauzko portu parean hasi, Getariara iritsi aurretik buelta eman eta Zarauzko portuan bukatu. Guztira, bost kilometro eta 800 metro, eta 403 parte-hartzaile.

Bi herritarrek jokatu zuten zeharkaldi hori: Xabier Elizegik eta Jose Ignacio Galarragak. 1.12.38ko denbora egin zuen Elizegik, eta 36. postua lortu. Galarragak 1.24.04 behar izan zuen ibilbidea osatzeko; 122. postuan iritsi zen helmugara.

Herritarren denborak

Guztira 25 lasarteoriatarrek jokatu dute Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia. Hauek dira egin dituzten denborak:

  • Irati Arzalluz 39.29
  • Xabier Elizegi 39.40
  • Joane Arzalluz 42.16
  • Juan Vicente Martin 43.33
  • Andoni Illarreta 45.02
  • Garikoitz Lopetegi 46.43
  • Laura Igea 51.17
  • Oscar Gil 55.07
  • Ibai Izagirre 56.14
  • Mikel Izagirre 56.57
  • Naroa Salsamendi 59.50
  • David Morales 59.57
  • Eli Arteaga 1.00.21
  • Ignacio Uhalte 1.00.49
  • Iratxe Beitia 1.00.52
  • Blanca Azqueta 1.01.31
  • Ander Baile 1.01.32
  • Gorka Olaiz 1.01.45
  • Eneritz Mendiluze 1.03.26
  • Naiara Mendiluze 1.03.29
  • Beñat Murua 1.03.30
  • Arkaitz Naya 1.03.56
  • Ruben Villalon 1.04.07
  • Marta Gonzalez 1.04.07
  • Leire Blazquez 1.05.04