Beroak ez ditu gelditu gaurkoan txirringa hartu, kaskoa lotu eta presoen eskubideen alde pedalei eragiteko asmoa zuten lasarteoriatarrak. 16:45ean zuten hitzordua Okendo plazan eta talde-argazkia atera ostean gogotsu ekin diote bideari. Errekalden Donostiatik zetorren martxarekin bat egin dute.
Behin martxara batuta, hiru aukera izan dituzte herritarrek: Usurbilen martxa utzi eta Zubietatik Lasarte-Oriara itzultzea, Orioraino jarraitu eta trenez herrira itzultzea edo Zaurautzeraino jarraitu eta bertan trena hartu eta Lasarte-Oriara itzultzea.
Antolatzaileek "espetxe politika aldatzeko" eta "presoen auzia konpontzeko" unea dela adierazi dute Mont de Marsan-eko espetxean egindako agerraldian.