Karmelo Oñate marrazkilari eskoriatzarrak egindako mendiko irudiak ikusgai daude Jalgi Kafe Antzokian. Eskia, alpinismoa, eskalada... zalea da eta kirol horietako uneak irudikatzen ditu komikiaren ukitua duten ilustrazioetan. Hilaren 31 arte egongo dira tabernako hormetan zintzilik eta salgai.