'Euskal Afrobeat' bira egingo du Makulu Ken taldeak, Ibizan eta Formenteran

Txintxarri Aldizkaria 2019ko uzt. 19a, 11:54
Makulu Ken, emanaldi betean, iazko sanpedroetan.

Balearretara joango da Makulu Ken herriko taldea datorren astean. 'Euskal afrobeat' bira egingo du Ibizan eta Formenteran zehar. Hiru kontzertu eskainiko ditu asteazkenetik igandera.

Makulu Ken herriko taldeak Balearretako bi uhartetara eramango du afrobeat musika datorren astean. Hiru kontzertu eskainiko ditu Ibizan eta Formenteran, asteazkenetik igandera. Euskal afrobeat izena du bira horrek. Uztailaren 24an izango da aurreneko musika emanaldia, asteazkena. Santa Eulalian (Ibiza) joko dute, 20:00etatik aurrera. Chirincana izeneko kafetegian erakutsiko dute euren musika. Bi egun beranduago ere Ibizan ariko dira, San Antonio herriko Puchet hotelean, 20:30ean.

Azken kontzertua larunbatean izango da, hilak 27, Formenterako Sa Panxa jatetxean, 22:00etan.

Makulu Ken 2007. urtean sortu zen, eta emanaldi mordoa eskaini ditu ordutik. Urte hasieran aritu ziren azkenekoz Lasarte-Orian, Presoen Lagunak Elkartearen IX. Errezitaldian. Autoeditatutako bi lan kaleratu dituzte: Makulu Ken eta Kale Kale.