Nazioarteko krosa, urtarriletik azarora

Txintxarri Aldizkaria 2019ko uzt. 19a, 09:00
Data aldaketa dela medio, nazioarteko lasterkari gehiago erakarri nahi dituzte.

Lasterketa beteranoa azaroan lehiatuko da 2020 urtean. Era honetara, bultzada eman nahi diote antolatzaileek. Maila handiko korrikariak espero dituzte

Urtarrileko azken igandean, motxila prestatu eta Hipodromora joateko ohitura errotua zegoen Lasarte-Orian. Bertan Nazioarteko kroseko izarren balentriak ikusi eta goiz pasa ederra egiten zen. 2020 urtean ordea ez da horrela izango. Kros zaletuek bederatzi hilabete gehiago itxaron beharko dituzte puntako korrikalariez gozatzeko, azaroaren 1ean lehiatuko baita proba.

Donostiako Udala, Gipuzkoako Atletismo Federazio eta Fly Group lasterketako antolatzaileek probaren data aldatzea erabaki dute, azken urteetan probak galdu duen maila berreskuratu nahian. Nazioarteko ANOC zirkuituko lehen proba izango da eta eliteko korrikalari gehiago erakartzea espero da.

Honez gain, Behobia-Donostia eta Zurich Donostiako Maratoiarekin batera azaroa atletismoaren hilabete bilakatuko dute.