Asier Arteaga, Anboto taldeko kide Bizkaia torneoan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko uzt. 18a, 16:00
Arteaga II aurrelariak Bizkaia Torneoan buruz buruko partida jokatuko du.

Bizkaia Torneoa taldeka jokatzen den txapelketa da. Buruz buruko partida jokatuko du  uztailaren 28an

Bizkaia Torneoa uztailaren 21ean hasiko da. Guztira 24 pilotari izango dira lehian zortzigarren edizio honetan eta horien artean, Axier Arteaga, Arteaga II herritarra dago.

Bizkaia Torneoa Taldeka jokatzen den torneo bakarra da eta jardunaldi bakoitzean hiru partidaz gozatu ahal da: buruz burukoa, lau t'erdikoa eta bikotekakoa. Kanporaketa sistemaren bitartez jokatzen da eta hiru jardunaldi izango ditu. Final laurdenak Etxebarrin eta Barakaldon jokatuko dira igande honetan, uztailaren 21an; finalerdiak Zierbanan eta Ermuan uztailaren 28an; finala, berriz, abuztuaren 20an, Bizkaia frontoian izango da.

Anboto taldea

Zozketa bidez, sei talde osatu dira: Ganekogorta, Oiz, Gorbeia, Sollube, Kolitza eta Anboto.Azken talde honetako kide da Arteaga IIa eta buruz buruko partida jokatuko du. Kapitaina Olaizola II da eta binakako mailan jardungo da Aretxabaletarekin batera; lau t'erdiko partida, berriz, Lasoren esku egongo da.

Uztailaren 28an, Zierbanan torneoko finalerdia lehiatuko du Arteaga IIaren taldeak. Bere arerioa Sollube eta Kolitza taldeen arteko final laurdenean erabakiko da uztailaren 21an, Etxebarrin. Garaile izanez gero, finalean izango da taldea.

Binakako partida

Lehiaketa baino lehen ordea, binakako partida izango du Arteaga IIak. Uztailaren 25ean, Ibai Zabala atzelariarekin bikote egingo du eta Alberdi eta Aretxabaleta izango dituzte aurrez aurre Etxebarriko pilotalekuan.