Oria, Karmengo Amaren eguna ospatzen

Txintxarri Aldizkaria 2019ko uzt. 16a, 16:00

Oriako auzoak egun handia du gaur, Karmengo Amaren eguna. Ttirriki Ttarrakako trikitilarien dianak hasiera eman dio adin guztietarako jarduerak izango dituen egunari

Trikitixaren doinuek esnatu dituzte gaur Oria auzoko bizilagunak. Ttirriki Ttarraka eskolako trikitilariek Karmengo Amaren eguna ospatzera deitu dituzte guztiak.

Kamengo Amaren kapera inguruan hainbat ekimen egin dituzte gaur goizean. Haurrentzako tailerrak eta buruhandiak izan dira haur eta gazteen gozamenerako.

Meza nagusia ere izan da kaperan. Auzotarrez gain, udal ordezkariak ere izan dira honetan. Biyak Bat elkarteko abesbatzeko kideek girotu dute meza eta Erketz EDTko kideek agurra dantzatu dute. Ostean, luntxa izan dute auzora hurbildu diren guztiek.

Arratsaldean ur-pistola eta puxika gerra, puzgarriak, aurpegia margotzeko tailerra eta merienda izango dira etxeko txikientzat.Helduek berriz, toka txapelketa izango dute.

Oriako Sorgin dantza ikusteko aukera izango da auzoan. Eta inbidiatan geratzen direnek, zumba saioa eta Ibai Berriak taldearen dantzaldia izango dute gorputza astintzeko. Kanggo erakustaldia ere izango da.

Jarduera hauek guztiak Brunet lorategian izango dira.