Ander Goenaga, bikain olatu artean

Txintxarri Aldizkaria 2019ko uzt. 16a, 15:32
Ander Goenaga surflaria, lehiari ekin aurretik. Argazkia: Ostadar Inklusioa.

Ostadar Inklusioa taldeko kide Ander Goenagak hirugarren postua eskuratu du Surf Egokituko Nazioarteko Txapelketan, Sopelan (Bizkaia). Maila ederra erakutsi du kirolari gazteak sailkapen fase guztietan.

Ander Goenaga zarauztarra podiumera igo da Surf Egokituko Nazioarteko Txapelketan. Olatu artean trebezia izugarria erakutsi du, eta hirugarren geratu finalean. Ostadar Inklusioa taldeko kide da kirolari gaztea.

Finalerdietan primeran aritu zen: bigarren postua eta final handirako txartela eskuratu zituen. Azkeneko fase horretan bi olatu hartu zituen eta 11,23 puntu eskuratu. Kadi lanak Iñaki Belokik egin zituen.