Espainiako Gobernuaren delegatuordeak Lasarte-Oria bisitatu du

Txintxarri Aldizkaria 2019ko uzt. 12a, 12:00
Echenique Gobernuko delegatuordea eta Zaballos alkatea bileran. Arg.: Lasarte-Oriako Udala

Alkatearekin bildu eta hainbat gai jorratu dituzte. Etorkizunean bi erakundeen artean egin daitekeen elkarlanaz ere mintzo dira.

Guillermo Echenique, Espainiako Gobernuko Gipuzkoako delegatuordeak Gipuzkoako hainbat herri bisitatuko ditu egun hauetan eta Lasarte-Oria izan da horietako bat. Lehen aldia da Echenique Lasarte-Oriara datorrena eta Jesus Zaballos alkatearekin bildu da.

Udalerriko egoeran interesa agertu du bileran. Honez gain, delegatuordeak eta alkateak Estatuko eskumenekin zerikusia duten hainbat gai jorratu eta etorkizuneko lankidetza-eremuak aztertu dituzte. Zehazki % 1,5 Kulturaleko inbertsioei buruz mintzo dira. Ondare Historikoaren Legearen arabera obra publikoen kontratuetan gutxienez % 1,5a Espainiako ondare kulturala zaintzera edo aberastera edota sormen artistikoa sustatzera bideratu behar dela. Lehentasuna dute obra egiten ari diren ingurua eta hurbilekoak.