Santa Ana parodia martxan da

Txintxarri Aldizkaria 2019ko uzt. 12a, 09:45
Santa Ana parodiako paper banaketa egin da. Arg.: Txema Valles

Uztailaren 26a, Santa ana parodiak urteko gai garrantzitsuenak eramango ditu Okendo plazara

Santa Ana parodian parte hartuko duten aktoreek herenegun arratsaldean jaso zituzten gidoiak. Entseatzea dagokie orain: datorren astelehenean egingo dute lehen saioa, kultur etxean, 18:30etik 20:30era.

Ttakunenean egin zuten paper banaketa bilera. Hogei bat pertsona joan ziren. Uztailaren 26an izango da parodia, 22:30ean.