Phelan-MC Dermind gaixotasunari buruz sentsibilizatzea du helburu ekimenak eta bi lasterketa jokatu dira: motza 11 kilometrokoa eta luzea, 22 km. Guztira, 300 bat lasterkari izan ziren irteera puntuan, eta Lasarte-Oria Traileko kideez gain, beste hainbat herritar ere izan zen lehian.
Proba luzean herritar azkarrena Beñat Los Arcos izan zen, 1:50:48, eta motzean, berriz, David Garcia Romero, 1:01:56.
Bestalde, asteburu honetan proba gogorretan parte hartuko dute Lasarte-Oriako mendi korrikalariek: Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi Marathon. Lehenak 88 kilometroko ibilbidea eta 6.000 metroko desnibel positiboa du; bigarrenak, berriz, 42 km. ditu eta desnibel positiboa 2.300 metrokoa da.