Abenturaz blai

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019ko uzt. 11a, 12:59

Udako Txokoetako haurrek Busti Blai egin dute Sasoeta auzoan. Eguraldi beroari aurre egiteko ekitaldi ezin aproposagoa izan da. Sasoeta Sasoian elkarteak berri eman die auzotarrei, eta balde, botila eta bestelako ontziak prestatu dituzte neska-mutilak eta begiraleak freskatzeko.