Aspertzeko astirik ez Udako Txokoetan

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019ko uzt. 11a, 12:51

Udako Txokoetako haurrak abenturaz abentura dabiltza egunotan. Antzerkia eta kirol ekintza ugari egin dituzte; ez dira segundo bakar batez ere aspertu. 

Kukuka Antzerki eta Dantza eskolako kideekin batera, antzerkia nola egin ikasi zuten Udako Txokoetako haurrek asteartean, Oriarte Institutuan. Bien bitartean, hockeyan jokatzera joan ziren beste talde batzuk, Mirentxuko trinketera. 

Ostegun goizean, areto futbola: Eguzki klubeko kideak aritu ziren haurrei irakasten. Joko batzuk egin zituzten hasieran, eta partida jokatu gero, giro ederrean.

San Ferminak ospatuko dituzte bihar Udako Txokoetako haurrek, 11:30etik aurrera, Okendo plazan.