Oihalaren beste aldetik

Beñat Lizaso Garcia 2019ko uzt. 5a, 20:46

Txubio Fernandez eta Miguel Garces aktoreek kontatu dituzte gertatutakoak

Al otro lado antzezlanak girotu du ostiral arratsaldea. Okendora hurbildu diren ikusleek ikuskizun berezia izan dute gozagarri.

 

Atrezzoa izan da protagonista gaur arratsaldean Okendo plazan ikusi ahal izan den ikuskizunean. Oholtza bertan izan arren, kalean, ikusleengandik gertu egin dute Al otro lado antzezlana. Sinple, oihala eta lasarteoriatarrak protagonista. Txubio Fernandez eta Miguel Garces narratzaile bezala, plazako gune ezberdinetan jazotako gertaerei, sorkuntzaz baliatuz, buelta eman eta fikziozko hamaika istorio kontatu dituzte. 

Erlazionatuak

Al otro lado antzezlana

Beñat Lizaso Garcia 2019 uzt 05 Kultura