Santa Ana pala txapelketa hasi da

Txintxarri Aldizkaria 2019ko uzt. 5a, 10:10
Iazko finaleko irudia. Aurten ezin izango da final hori errepikatu, bikote horiek ez dute parte hartu.

Santa Ana XXXVIII. pala txapelketako lehen partidak jokatu dira. Hilaren 26ko finalerako bidean lau bikote, nor baino nor: Astiazaran-Pagola, Iturbe-Arabaolaza, J.M. Arteaga-Jauregi eta G. Arteaga-Camino.

Aurten txapelketa motzagoa aurreikusi dute. Bi fase izango dira, baina lehenengoan ligaxka jokatuko dute partida bakarrera. Norgehiagokak Loidibarrengo pilotalekuan uztaileko asteazkenetan jokatuko dituzte, 18:30etik 21:30era. Lehena asteazkenean izan zen eta hurrengoak uztailaren 10ean eta 17an izango dira.

Uztailaren 26an, Santa Ana Egunean jokatuko dute buruz buruko nagusia. Aurretik, hirugarren eta laugarren postuak izango dira jokoan. Era berean, Mindara elkarteko kideek gurpildun aulkiko pala erakustaldia egingo dute.